Cristina Gibellok egindako patata tortilla irabazle, Hogar Extremeñoren lehiaketan

Aiurri 2025ko eka. 3a, 13:18

Tradizio handia duen patata tortillaren lehiaketaren txanda izan zen atzo, Hogar Extremeñoren kultur-astearen barruan. Cristina Gibellok irabazi zuen lehiaketa, eta Emilio Vigo bigarren geratu zen. 

Iñaki Torresek, Emilio Vigok, Sonia Canalesek, Javi Garciak, Maria Lucasek, Cristina Gibellok eta Juanan Lopezek hartu zuten parte patata tortillen lehiaketan.

Argazkian (egilea, Susana Garcia), parte-hartzaileak ageri dira, egin zituzten patata tortillak aurrean zituztela: Emilio Vigo, Juanan Lopez, Javi Garcia, Maria Lucas, Cristina Gibello, Sonia Canales eta Iñaki Torres.

 

Larunbatean, kultur-astearen hasiera

Joan den larunbatean egin zioten XLVI. kultur-asteari. Eguerdiko 12:00etan hasita, udal agintariei harrera ofiziala egin zieten; horretarako, Daniel Alaminos elkarteko lehendakariak hartu zuen hitza.

Ondoren, tradiziozko minutuko isilunea (hildako kideak gogoan hartuta), eta, Extremadurako ereserkia abestu zuten bertaratu ziren guztiek. Askari goxoarekin amaitu zuten hasierako ekitaldia.

 

Agintariei larunbatean egindako harrera (Argazkiak: Susana Garcia)

 

Datozen egunetarako egitaraua:

* Ekainaren 4an, asteazkenarekin:

18:00. Haragia mozteko eta barbakoa ikastaroa. Mikel Rodriguez sukaldariarekin.

* Ekainaren 5ean, ostegunarekin:

19:00. Artisau garagardo eta gazta dastaketa. Parte hartzeko izena eman behar da (maiatzaren 23a azken eguna).

* Ekainaren 6an, ostiralarekin:

19:00. Dantza eta abesbatza jaialdia. Extremadurako, Euskal Herriko eta Andaluziako kultur adierazpenak, talde desberdinen eskutik. Parte-hartzaileak: Intxaurrondoko Centro Extremeño, Lasarte-Oriako Semblante Andaluz, Urnietako Egape Dantza taldea, eta, Andoaingo Maizorri Txalaparta taldea.

* Ekainaren 7an, larunbatarekin:

10:00. Miga lehiaketa. Osagaiak Hogar Extremeñok jartzen ditu. Bestalde, lehiakideek berezko osagai gehigarri bat aurkeztu ahal izango dute, beharrezkotzat jotzen badute, platera prestatzeko.

11:00. Toka lehiaketa.

12:00. Ekintza desberdinen sari banaketa eta kultur astearen amaiera.

Oharra: kutur-astean barrena, Zuena Emakumeen Topaguneko kideen erakusketa egongo da ikusgai, elkartean bertan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!