Unai Garcia andoaindarra eta Joseba Zabala asteasuarra saritu ditu Elhuyarrek

Aiurri 2025ko eka. 4a, 07:43

ON ZIENTZIA bideo-lehiaketa antolatzen dute elkarrekin Elhuyarrek eta Donostia International Physics Centerrek. Saritutako lanak Teknopolis telebista saioan ikusi ahal izango dira aurki.

Unai Garcia Lopez andoaindarrak irabazi du sari nagusia, "Etorkizuna gaur” bideoarengatik. Epaimahaiaren ustez, “oso ongi pentsatutako kontakizuna da, irudien erabilera egokiarekin. Denon ahotan dagoen gai baten inguruan pentsarazi eta gogoeta eragiten du”. Ez aequo irabazi du Isadora, Renata eta Leonel Virosta Gutiérrez anai-arreba kantabriarrekin batera.


Euskarazko bideo onenaren saria

Joseba Zabala asteasuarrak jaso du, “Ezkutuko erraldoiaren eragina” lanarengatik. Epaimahaiaren hitzetan, “ikusteko oso atsegina izateaz gain, baztertutako hipotesien balioa erakusten du; zientziak nola egiten duen aurrera azaltzen duen bideo ederra da”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!