Partaidetza, lurraldearen arabera
Euskal Herriko eta nazioarteko partaideak hurbildu ziren Andoainera. Honatx datuak: Euskal Herria, 116; Gipuzkoa, 81; Frantzia, 11; Gaztela Leon, 8; Madrid, 6; Errioxa, 5; Katalunia, 2; Aragoi 1, Britainia Handia 1.
"Dibertsioa dagoen bitartean eutsiko diogu antolaketari"
"Labaren atzean lagun kuadrilla bat dago: txirrindularitzak batu gaituen talde heterogeneoa. Bi hitz gure motibazioen inguruan: gure asmoa kirolaren bitartez Andoain eta inguruak ezagutzera ematea da. Taldean txirrindulari eta txirrinduzale ugari daude eta beti kanpoko probetan ibili partez, auzolanean antolatuta, kanpotarrak etxera ekarri nahi izan ditugu, paraje eder hauez gozatzeko. Dibertsioa dagoen bitartean eutsiko diogu antolaketari. 80 lagunek ezin izan dute proban irten, itxaron-zerrendan direlako, baina gure erabakia Laba egungo dimentsioetan mantentzea da. Hasieran esan bezala, guretzat garrantzitsua da harrera ona egitea eta guztiok, korrikalari eta antolatzaileok, egun ona pasatzea elkarrekin”.
Partaidetza adina abentura, edizio honetan
Askoren artean, hiru: Bat, aurtengo edizioko ibilbide luzean iritsi zen lehen lasterkaria Mikel Iturria urnietarra izan zen. Txirrindularitza profesionala alde batera utzi ondoren, gravako hainbat lasterketetan parte hartzen ari da; Bi, Errioxako bi partaideren iritsiera aipagarria: Errioxatik Andoaineraino bizikleta gainean iritsi ziren, ostiralean. Larunbatean ekin zioten probari; Hiru, aipamen berezia Iñaki Sorozabal txirrindulariari, edizio guztietan parte hartu duen lasterkari bakarra baita.