Jai-giro polita sortu izan du txuleta-jate herrikoiak San Juan jaietan azken urtetan, eta asmo horrekin antolatu dute, aurtengoan ere, Andoaingo zazpi auzoetako (Buruntza, Etxeberrieta, Goiburu, Kaletxiki, Karrika, Santa Krutz, Sorabilla) Jai Batzordeek.
Ekainaren 21ean izango da, larunbatarekin, La Salle ikastetxeko estalpean, 14:30etik aurrera.
Ekainaren 16a da azken eguna txartelak eskuratzeko. 28 eurotan jarri dituzte helduentzat, 15 euro haurrentzat.
Nolanahi ere, Ekainaren 17tik aurrera eta egunean bertan, 38 euro eta 15 euro balioko dute txartelek. Honako menua izango du bazkariak: txorixo egosia, entsalada mistoa, txuleta, gazta, irasagarra eta intxaurrak. Edariak: sagardoa, ura, ardoa eta kafea.
Txapelak eramateko gonbidapena
Aurtengo berrikuntza, bazkarian barrena egin ohi den lehiaketarekin du zerikusia. Eguzkitako irudimentsuari eman izan zaio saria orain arte; aurten, ordea, txapelari heldu diote.
Antolatzaileek umoreari eutsi nahi diote iraganean sonbrillekin egin bezala, eta oraingoan, bazkaltiarrak edozein moduko txapelekin agertzea gonbidatu dituzte antolatzaileek. “handiak, txikiak, koloretakoak, itsusiak, apainduak, apaingabeak.... Edozerk balio dezake burua estaltzeko eta lagun diezagun umorez igarotzeko bazkaria”.