Antolatzaileek dagoeneko ordutegiak iragarri dituzte. On egin!
Lukiek:
12:00, Zumea plaza.
Lukiek, Josu Ximun (abotsa ta gitarra), Antton Goikoetxea (bajue) eta Christian Rodriguezek (bateria) osatzen dute. Euskaraz abestutako rock alternatiboan dabiltza.
Gori Gori:
13:00, Plaza Morea.
Errenteria eta Hendaiako taldea Ainara Gurrutxagak eta Ander Fernandezek osaturikoa. Musika elektronikoa, oinarrian.
Marte Lasarte:
14:00, Goikoplaza.
Skakeitaneko Pello Armendarizek (ahotsa) eta Borja Antonek (gitarra) sortu zuten. Haiekin batera, Alex Alonso (bateria) eta Lore Billelabeitia (baxua).
Melenas DJ:
15:00, Goikoplaza.
Nafarrak 2022ko Rock jaialdia zabaldu zuten. Aurten disko jartzaile lanetan ariko dira.
EZEZEZ:
18:00, Nafarroa Plaza.
Euskal Herriko ordezkariak Nafarroa plazako oholtza gainean. Beren errepertorioan, 70eko hamarkadako psikodeliatik grunge berritzailerainoko estiloak.
Amor liquido:
19:05, Nafarroa Plaza.
Madrildik datorren talentu berria. Letra frexko eta basatiekin. Art punk estiloa, Andoainen.
Holiday Ghosts:
20:10, Nafarroa Plaza.
London aldetik datorren pop-rock musika. Gitarra elektriko garbiak, kantu gehienetan.
The Black Wizards:
21:50, Nafarroa Plaza.
Portugal aldetik, zuzeneko bortitza, rocka eta soula uztartuz.
Dummy:
23:05, Nafarroa Plaza.
Kaliforniakoak musika hipnotikoa egiten abilak diela diote antolatzaileek.
A Place To Bury Strangers:
00:30, Nafarroa Plaza.
New Yorkeko bandarik zaratatsuena, horrela deskribatu dute antolatzaileek.