Odol-emaileen hitzordua Andoainen, ekainaren 9an

Aiurri 2025ko eka. 5a, 07:58

Datorren astelehenean (ekainak 9) andoaindarrek odola emateko txanda izango dute, anbulatorioan, 16:30ean hasi eta iluntzeko 20:10ak arte. 

Egunean bertan, goizez, hitzordua hartu beharko da, 943 007 884 telefonora deituta. Azken alditan nabarmendu dutenez, odola ematea beharrezkoa da, erreserbak jaisten ari baitira.

Berrikuntza: Internet bidez ere txanda har daiteke ordua gotatanta.eus webgunean sartuta.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!