Gipuzkoako Open Saria izanzen Donostiako Paco Yoldi igerilekuan, aurreko asteburuan, eta bertan izan ziren Buruntzaldea IKT taldeko Iker Gorostegi, Miren Sarobe, Mayi Gorostegi, Oihan Matute, Mario Amantegi, Ibon Elola eta Kimetz de la Cruz. Proba gogorra izan zen eta, bereziki, Oihan Matute andoaindarra eta Ibon Elola nabarmendu ziren: Matutek 100 eta 200 bular eta lau estiloetako 20 metroko probatan bere marka onenak ezarri zituen.
"Laster, Lasarte-Oria Saria ospatuko da. Ilusioz gainezka joango gara gure etxeko sarira, talde osoa igerilekuan biltzeak ematen duen indarrarekin lehiatzera".
Buruntzaldea IKT taldea
Lasarte-Oriako XXXIV. Saria
Larunbat honetan talde osoa, urteroko moduan, Maialen Chourraut igerilekuan izango da, Lasarte-Oriako XXXIV. Sarian parte-hartzen. Saria arratsaldeko 15:00tan hasiko da. Saio amaieran Australiar probak egingo dituzte
Edizio honetan parte-hartuko duten taldeak honakoak izango dira:
- Elkar 64 (Hazparne)
- Nassica (Calahorra)
- Urgain (Gasteiz)
- Hernani K.E.
- Izaraitz
- Ordizia K.E.
- Igartza I.K.E.
- Atletico San Sebastián
- Easwim
- Zarautz Balea I.K.
- Buruntzaldea IKT