Andoaingo harri-jasotze eskola jarri nahi dute martxan

Aiurri 2025ko eka. 6a, 12:06

Herriko zein eskualdeko lehen harri-jasotze eskola ipini nahi du martxan Andoaingo gazte talde batek: "Andoaingo Harrijasotze Eskola". Atzo iluntzean zabaldutako mezuaren arabera, "aspalditik" kirol-jarduerarekiko sumatu duten "interes handi samarrak" bultzatu ditu proiektua martxan jartzera.

Dena dela, haien esanetan, egitasmoa egingarria izateko, parte-hartzaileak behar dituzte: kirolzalek, krosfit zaleak, pisua altxatzea gogoko dutenak... Pixkanaka informazio gehiago patekatzen hasiko direla iragarri dute, eta inork interesa edukiz gero, beren Instagrameko kontuarekin harremanetan jartzeko, mezu pribatu bidez: "Andoaindarren babesa ezinbestekoa da". 

 
 
 
 
 
Ver esta publicación en Instagram
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 

Una publicación compartida de Andoaingo Harrijasotze Eskola (@harrijasotze_eskola)

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!