Oskarbiko txikienak taldeka aritu dira eta, banakako emanaldietan, Eider Cea, Nahia Camaaño, June Mosquero eta beste hainbat nabarmendu dira.
Oskarbi Andoaingo gimnasia erritmiko taldeak ikasturte amaierako erakustaldia egin du Allurralde kiroldegian. Txikienetik hasi eta helduen mailaraino, erakustaldia eman dute guztiek. Emanaldira gonbidatu dituzte Belabieta taldeko gimnasta eskarmentudunak eta ikuslegoa ahoa bete hortz utzi dute. Sekulako maila dute.
Oskarbiko txikienak taldeka aritu dira eta, banakako emanaldietan, Eider Cea, Nahia Camaaño, June Mosquero eta beste hainbat nabarmendu dira.