Allurraldeko kantxa leporaino bete da Euskal Selekzioaren eta Finlandiakoaren arteko partida ikusteko

Aiurri 2025ko eka. 8a, 17:27

Gernikan bezala, Andoainen ere Euskal Selekzioak herrikide askoren arreta bereganatu du. Gaurkoan, Allurralden, eskubaloi partida jokatu da Finlandiaren eta Euskal Selekzioaren artean. Kantxaren alde biak ikuslez bete dira.

Basque Country International Cup aurtengo txapelketak bi partida izan ditu, biak Finlandiaren aurka. Bart Zarautzen aritu dira eta gaurkoan Andoainen.

Ander Egaña, etxekoen aurrean

Euskal Selekzioko jokalarien artean andoaindar bat nabarmendu da: Ander Egaña. Egun, 1. Nazional mailan jokatzen ari da Tolosa CF taldearekin. Han 18. dortsala darama partidatan, gaurkoan 7. dortsalarekin aritu da eskuin hegalean. Bereak izan dira, esaterako, Euskal Selekzioaren bigarren gola eta 18-18ko berdinketa ekarri duena. Txalo zaparrada jaso du andoaindarrak, aurkezpenean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!