Errespetatu Andoain plataformak bilera irekia deitu du

Aiurri 2025ko eka. 10a, 08:34

Asteazken honetan bilera deitu dute Kotoi elkartean, arratsaldeko 18:00tan hasita.

N1 eta A15 errepideen arteko lotunea dela-eta, Andoaingo plataformak bilera iragarri du. Udalerriko hainbat portaletan ageri da afitxa, egunotan.

 

Deialdia

"Gipuzkoako Foru Aldundiko azpiegituren departamentuak SESTRA enpresari esleitu dio Bazkardoko zatian LAZO KONPONBIDEA eraikitzeko proiektuaren idazketa.

Erabaki horrek larri eragiten dio Andoaingo etorkizunari, eta Udaleko mahaiak irekitako informazio-prozesuan sartzen da. Mahai hori N1 eta A15 errepideen arteko loturako eraikuntza-alternatibei ekiteko sortu zen.

Andoaingo garapen osoari heltzen dioten beste irtenbide batzuk ere badaude. Hori dela eta, Errespetatu Andoain plataformak gai horren inguruko xehetasunen berri eman nahi du, eta inguruko bizilagunei dei egiten dizuegu auzo-bilerara joan zaitezten".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!