Andoni Alvarez alkateak eta Aritz Alkain PSE-EEko zinegotziak, Txitxu Ruiz EAJ-PNVko zinegotziak eta Pepe Iparragirre Elkarrekin Podemoseko zinegotziak eman dute datorren ikasturteko eskaintzaren berri.
Zenbait berrikuntzekin dator eskaintza. Hiru azpimarratzekoak: talde gehiago eskainiko dira 65 urtetik gorakoentzako soinketa eta pilatesa egiteko; gluteoak, abdominalak eta hankak lantzen dituen GAPeko bi eguneko taldeak eskainiko dira; eta, igeriketa egokitua eskainiko da 3-16 urte eta +16 urte bitartekoentzat.
Izen-emateak
Honako datak hartu beharko dira kontuan, izena emateko orduan:
- Ikasle berriek ekainaren 16tik 29ra.
- Behin-behineko eskaerak eta erreklamazioak argitaratzea uztailak 1etik 2ra.
- Lekuen zozketa: uztailaren 4an.
- Ordainketa-lekuak berrestea: uztailak 7tik 20ra.
- Leku libreetan izena ematea: irailaren 1etik aurrera.
Azkenik, izena emateko prozedurari dagokionez, bi eratara egin daiteke: online, kirola.andoain.eus webgunearen bidez, eta, aurrez aurre (astelehenetik ostiralera 9:00-13:00 ordutegian eta astearte eta ostegunetan arratsaldeko 17:00etatik 19:00ra).