Asteazkenean Erroitz kalea itxiko dute
Asfaltatze lanak prestatzeko Erroitz kalea itxiko dute asteazkenean. Era berean, Hiribusak ezingo du Aranaztegiko industriguneraino ibilbidea osatu. Udalak ohar bidez adierazi bezala, "Ibilbide bakarra Kaletxikitik jaisten izango da, eta ondoren, Ama Kandidara biratuko du".
Ostegunean, trenbidearen azpiko pasabidea asfaltatuko dute
Kaletxiki aldetik asfaltatze lanak egingo dituzte. Ezingo da, asfaltatze lanek iraun bitartean, Arantzibia aldera jo.
Ostegunean hasita, Arantzibia kalea norabide bikoitzekoa izango da
Arantzibia kaleko eta plazako garajeetarako sarbidean aldaketak izango dira ostegunean. Dagoeneko bizilagunak jakinaren gainean daude, izan ere, ibilgailuan ilaran utzi beharko dituzte kale hori behin behinean norabide bikoitzekoa izango baita. Asfaltzate lanek iraun bitarten izango da.