Andoain-Deba Gipuzkoako Txapelketako final erdia jokatuko dute Arraten gaur, gomazko paletan

Aiurri 2025ko eka. 12a, 11:34

Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa bikaina egiten ari diren Gaztelekuko palistak

Gaztelekuko palistek Gipuzkoako final erdiko joaneko norgehiagoka Debaren aurka jokatuko dute Arrate pilotalekuan gaur, ostegunarekin, 20:30etik aurrera. Andoaingo pilotariek Donostia atzean utzi zuten joan den astean, eta erabat motibaturik kantxaratuko dira gaur ere Debako aurkariei aurre egiteko; baina horretarako, zaletuen babesa ezinbestekoa izango dela uste dute.

Hiru partida jokatuko dituzte guztira, Andoaingo eta Debako pilotariek; banaka frontoi osoan, binaka frontoi osoan, eta, banaka zazpi barruan. Josu Etxeberria, Oier Belauntzaran, Xabier Alkorta, Julen Loidi eta Iñaki Lopez de Munain dira Andoain ordezkatuko duten Gaztelekuko palistak.

Esan bezala, Andoaingo palistek biziki eskertuko dituzte pilotazaleen animoak; lagungarri egingo zaizkie, gaurko neurketan emaitza onak lortzeko eta Debara errenta on batekin joateko.   

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!