Zubi-Etxeko bizilagunen bilkura

Aiurri 2025ko eka. 13a, 08:25

Joan zen maiatzaren 31n Kaleberriko Leizaran jatetxean elkartu ziren hainbat herrikide, lagunarteko bazkaria egiteko.

Bazkardoko Zubi-Etxen bizi izanak elkartu zituen eta, nola ez, iraganeko hainbat pasarte biziberritu zituzten. 1947an altxa zuten Zubi-Etxe eta duela gutxi bota dute Ama Kandida etorbideko hirigintza plan berria martxan jartzeko. Zubi-Etxeko bizilagunak langile familiak ziren, Tejas y ladrillos de Oria eta Intex enpresetan lanean aritzen zirenak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!