Udal Musika Eskolako hiru abesbatzen kontzertua iragarri dute Plaza Morean, gaur

Aiurri 2025ko eka. 13a, 12:15

Katrin Iturraldek zuzentzen dituen Abesbatza Txikiak, Gazteak eta Helduak kontzertua emango dute Plaza Morean gaur, ostiralarekin, 18:30etik aurrera. Kantutegi zabala eta anitza prestatu dute gaurko emanaldirako hiru abesbatzek.

Besteak beste, honako egileen abestiak abestuko dituzte: Jerry Ester (Kantari bizi naiz), Jim Papoulis (Eguzki bila), Jagoba Astiazaran (Nire itzala, eta, Logelan logale), Ken 7 (Ilargia), ETS (Heldu da garaia), Idoia (Un ultimo baile bajo el aguacero), Mac Huff (Adele), Mark Brymer (Bohemian Rhapsody), Aita Donostia (Jeiki, Jeiki etxekuak), Alexandre Lesbordes (Goizian argi hastian), Albert Hernandez (Goza mi calipso).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!