Bart gaueko ekaitzaren eragina nabarmena da Oria eta Leitzaran ibaietan

aiurri 2025ko eka. 14a, 13:29

Ekaitza lehertu zen eta, segidan, ez ohiko euri jasa. Hainbestekoa zen euritea errekatxoak nonahi sortu zirela. Gauzak horrela, ibaien ur maila nabarmen igo zen denbora tarte txikian. Bereziki, Orian. Biharamunean, ibai arroei erreparatuta, agerikoa da atzoko ekaitzaren eragina.

Sastrakak, zuhaixkak etzanak ageri dira ibai arroetan. Allurraldetik eta Ubitartetik agerikoa da ur mailaren bapateko igoera. Kaimuturreko harmailak ere lokaztuta ageri dira.

Tolosan, Ibarran eta beste hainbat udalerrietan euriteak kalteak eragin ditu. Andoain, oraingoan, salbu geratu dela dirudi.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!