Edukiontzi urdina erre dute Belabi kalean

Aiurri 2025ko eka. 16a, 07:36

Goizeko hirurak baino lehen Ertzaintzak eta Udaltzaingoak hurbildu dira Belabi kalera, garrak hartutako edukiontzi urdina itzaltzera.

Martxoaren 19ko erreketaren erreplika

Hiru hilabete atzera, modus operandi-a bera izan zen. Erre zena edukiontzi urdina izan zen, eta aurrekoan gertatu bezala arriskua bikoitza da: lehena, bazterrean egotean, sugarrak ondoko ibilgailura iristea; bigarrena, ondoko edukiontzia erretzea. 

Garaiz baztertu dituzte edukiontziak eta edukiontzi horia kaltetu bada ere, ez da galera material gehiagorik izan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!