Jardunaldi irekiak antolatu ditu Buruntzaldea IKT igeriketa taldeak

Aiurri 2025ko eka. 17a, 07:36

Haur eta gaztetxoek igeriketa taldea gertutik ezagutzeko aukera izango dute. Aste honetan, Allurralden; datorrenean, Lasarte-Oriako igerilekuan.

Buruntzaldea IKT igeriketa taldea da, Lasarte-Orian eta Andoainen aritzen dena. Egun, 120 igerilaritik gora biltzen ditu.

Taldearen jarduerak igeriketa eskolarra, igeriketa federatua, igeriketa egokitua, master igeriketa, parte-hartze igeriketa eta triatloi entrenamendua dira. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!