Andoaingo familiak dira guztiak baina batzuk iritsi berriak dira eta hizkuntzarekin, kulturarekin eta hainbat kontu gehiagorekin laguntza behar izaten dute. Ikasturte osoko lanketaren ostean, udako oporraldia iritsi aurretik, familien ekimena txalotzeko tartea iritsi da. Ikastetxeak ekimenaren giltzarri dira, Andoaingo Udala eta Ongi Etorri Eskolara berriz dinamizatzaileak. Gaurkoan, familia horien ekimena saritzeko, Ondarreta Herri Eskolako Maite Petrikorena, La Salle Berrozpe ikastetxeko David Urtasun eta Aita Larramendi ikastolako Aitor Iriondo hurbildu dira ikasturte amaierako diplomak banatzera. Eurek ere ikastetxe bakoitzari dagokion diploma bana jaso dute Haizea Barandiaran zinegotziaren eskutik.
Bideoan, udal ordezkarien eta Familia Lagunen dinamizatzaileen adierazpenak jasota daude.