Modu egoki eta seguru batean jolasten hasteko beharrezko oinarrizko ezagutzak ikasiko dituzte bertan parte hartzen duten emakumeek. Alderdi teknikoak, arau-arlokoak eta praktikoak izaten dira gehienbat: makila nola eutsi, swing-aren oinarrizko teknika, green-era hurbiltzeko kolpea, green inguruan egin daitezkeen kolpe motzak...
Probatzea da kontua eta, akaso, gustura aritzen den partaideak ikastaro aurreratuago batean hasteko erabakia hartzen du.