Angelines Ochoa, Jose Diaz eta Mari Kruz Gaztañagari oroigarri bana eman diete, "Ibili Andoain" ekimenean

Aiurri 2025ko eka. 18a, 16:34

Adineko jendea elkartzea, elkar ezagutzea eta elkarrekin jarduera fisiko osasungarri bat egitea helburu duen “Ibili Andoain” ekimenak aurtengo denboraldiko azken saioa egin du gaur goizean.

Ohiko oinezko txangoa egin ostean, bazkaltzen geratu dira San Martin elizako aterpean.

Paella Iñaki Buenaventurak eta Manuel Fernandezek prestatu duten paellaz gozatzeko aukera eduki dute ehundik gora parte-hartzaileek.

Hiru parte-hartzaileentzat oroigarria Angelines Ochoa, Jose Diaz eta Mari Kruz Gaztañagari oroigarri bana eman dizkie ekitaldian. Aurten 90 urte betetzen dituzte bi lehenbizikoak, eta 91 hirugarrenak. Omenduen izenak eta “Bideak bideari zor; zuen kemenak bideari eutsi dio gogor!” leloa daramate oroigarriek.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!