Bigarren astez jarraian, tenperatua altuko egunak izaten ari dira eta horrek Euskadi osoko airearen kalitatean eragiten du. Gaurko eta biharko dagoeneko iragarpena egin du Eusko Jaurlaritzak: “Ekainaren 20an eta 21ean, kutsatzaileen maila altuak mantenduko direla aurreikusten da, airearen kalitate-indizeei eraginez, eta horiek modu erregularrean edo txarrean mantenduko dira zaintza-sareko hainbat puntutan”.
Hori Euskadi osorako ohartarazpena izan zen. Andoainen, zuzenean, datuak emateari utziko diote arazo teknikoak argudiatuta: “PM2.5 neurtzeko ekipoak ezohiko funtzionamendua du. Lortutako datuen baliozkotasuna bermatu ezin dugun bitartean, eta okerreko interpretazioak saihesteko, ekipoa mantentze-lanetan utziko dugu beste abisu bat eman arte”.
Zer gertatzen ari da Andoainen?
Hori da, aste hauetako galdera. Izan ere, Andoaingo datuen azterketa galdera askoren iturri bilakatu da. Aurrekoetan aipatu bezala, airearen kutsatzaileetako bi dira partikula esekiak (párticulas en suspensión, gaztelaniaz). PM2.5 eta PM10 izenekoak, zehazki, partikulen diamoetroen arabera, neurtzen direnak.
Andoainen, zehazki, PM2.5 aldagaiak oso balio altuak ematen ditu. Eta, bereziki, 2025eko martxotik hona.
Martxoan hasi zen Andoain Euskadi osoko daturik okerrenak ematen. Apirilean ere hala zen, harik eta Andoaingo neurgailua etetea erabaki zuten arte. "Arazo tekniko bat egon da Andoaingo aire neurketa egiteko unitatean”, adierazi zuen Eusko Jaurlaritzak apirilaren 15ean.
Hainbat egunez daturik eman gabe egon ostean, maiatzean eta eskainean Andoaingo datuak ere txarrak izan dira. Atzokoan datuak emateari utzi diote, berriro ere, arazo teknikoak argudiatuta.
Beasain, Lezo, Andoain
2020tik honako datuei erreparatuta, Gipuzkoako hiru udalerrietan ematen dira daturik okerrenak. Azken bost urteotan, 2020a eta 2024a ez dira bereziki txarrak izan eta bai 2022a, 2023a eta 2025a. Hiru udalerri horiek agertzen dira, beti, datu okerrenen artean. 2022an, adibidez, Gipuzkoako daturik okerrena eman zen Andoainen.