Sanjuanak 2025 Andoainen

Aiurri 2025ko eka. 20a, 08:31

Ekainak 20, ostirala
JAIEN HASIERA

17:00 Joko sorta 12-17 urtekoentzat, Goikoplazan. Handik txupinazora abiatuko dira.
Euriarekin, Anbrosia Olabideko Gazte Lokalean.

18:00 Jaietako kartel lehiaketako sari banaketa ekitaldia, Kontzejupean.

18:30 Lebiton buruhandi eta erraldoien konpartsa, Olagain txistulari taldea, Gora Kaletxiki Txaranga, Udal Musika Eskolako eskusoinu taldea eta Gora Kaletxiki txarangaren kalejira; Goikoplazara iritsiko dira.

19:00 Pregoia, udaletxeko balkoitik, Axeri Dantza taldearen eskutik. Jaien hasierako txupinazoa.Txupinazoaren ondoren, Gora Kaletxiki Txarangak Luis Fracaren “Andoain” doinua joko du.

20:00-21:00 Pilota partidak Arrate pilotalekuan: paleta larruz edo pala motzean.

22:00-00:00 Erremonte profesionala: Aritz Eskudero eta Jon Irazu.

23:00-03:30 Kontzertuak Nafarroa plazan: Brigade Loco eta Crim taldeak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!