Ekainak 21, larunbata
TXULETA JANA
10:00-14:00 Pilota partidak Arrate pilotalekuan: San Juan txapelketako finalak, eskuz, benjamin, alebin eta infantil mailatan.
10:00 Bertxin Xtrem II lasterketa, Osin Trail elkarteak antolatuta. Sari banaketa, Otieta parkean.
10:30-13:00 16 urtez azpikoen xake txapelketa Goikoplazan. Izen-ematea 10:15ean.
Euriarekin, San Martin elizako arkupeetan.
11:00-12:30 XX. Bizikleta festa Goikoplazan. Bakoitzak bere bizikleta eta kaskoa ekarri beharko ditu. Opariak parte hartzen duten guztientzat. 2-12 urte arteko haurrek parte hartzeko aukera izango dute. Izen-ematea, proba hasi baino 30 minutu lehenago. Euriarekin, Ondarreta Herri Eskolako jolastoki estalian.
12:00 Kantu kalejira, Goikoplazan hasita. Maizorri txalapartariek lagundurik kalez kale ibiliko dira.
14:30 Txuleta jana La Salle-Berrozpe ikastetxeko jolastokian. Egunean bertan prezioa 38 eurokoa da. Menua: txorizoa, entsalada mistoa, txuleta, gazta, irasagarra eta intxaurrak. Sagardoa txotxetik.
16:00-21:00 Pilota partidak Arrate pilotalekuan: Zesta puntako San Juan txapelketako finala eta kinielak. Finala 22 urtez azpikoek eta kinielak benjamin, infantil eta nesken mailatan.
17:00-20:00 Andoaindarra elkarteko danborrada.
Ibilbidea: Extremadura kalea, Goikoplaza, Agustin Leitza kalea, Goikoplaza.
17:00-21:30 Taloak, Palestinaren alde, Goikoplazan.
17:00-19:00 Oria txaranga Goikoplazan hasita kalez kale.
19:30 Andoaingo Udal Musika Eskolako Bandaren kontzertua Goikoplazan. Ongietorri Andoainera kulturarteko taldearen lankidetza bereziarekin.
22:30 Zezensuzkoa, Goikoplazan.
22:45-01:30 Erromeria Goikoplazan: Olgetan.
23:30-03:00 Kontzertua Nafarroa plazan: Nueva Etapa orkestra.