Sanjuanak 2025 Andoainen

Aiurri 2025ko eka. 20a, 10:03

Ekainak 23, astelehena
SAN JUAN BEZPERA

10:00-13:00 Jolasak Leizaur parkean. Ondoren, apar festa. Nork bere ur-betaurrekoa ekarri beharko du.

17:00-18:00 Garbitzailea haur ikuskizuna, Leizaur Parkean.

18:00 Dantza emanaldia, Goikoplazan. Joseba eta Bakartxo eskolako urbano taldea.

19:00 Dantza emanaldia, Goikoplazan. Klaap dantza eskolako ikasleak.

19:00 Alberto Agirre abesbatzaren eta Udal Musika Eskolako abesbatzen kontzertua, San Martin parrokian.

20:00 On Pedro Aizpuruaren Salbe Gorena San Martin elizan, Alberto Agirre abesbatzak eta Udal Musika Eskolako abesbatzek kantatua. Andoaingo herriak Agustin Leitza seme kuttunari esker onez.

20:15 Alkatearen eta Udalbatzaren soka-dantza Goikoplazan.

21:30 Olagain txistulari bandaren kalejira, San Juan zortzikoa joz. Ibilbidea: Etxeberrieta kalea, Zumea kalea, Kale Nagusia, Goikoplaza.

22:30 San Juan sua, Goikoplazan.Kanpai-errepika, txalaparta eta suziria. Herritarren suaren inguruko dantza eta ohiko emanaldia: Alberto Agirre eta Udal Musika eskolako abesbatzak, Udal Musika eskolako banda eta Olagain txistulari bandaren partaidetza.
Ondoren, Euskal dantzen emanaldia Urki dantza taldearen eskutik.

23:15 Agustin Leitza elkartearen danborrada. Ibilbidea: Agustin Leitza elkartea, Goikoplaza, Kaletxiki, Arrate plaza, Pio Baroja kalea, Rikardo Arregi kalea, Arteta eta Agustin Leitza kalea.

23:00-00:30 Kontzertua Nafarroa plazan: N¯gen.

01:00-03:30 DJ saioa Nafarroa plazan: Garaiko, Pires eta Chanca.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!