Sanjuanak 2025 Andoainen

Aiurri 2025ko eka. 20a, 10:04

Ekainak 24, asteartea
SAN JUAN EGUNA

08:30 Diana Haizaldi gaitero taldearekin.

10:30-14:30 Artisautza eta janari azoka Goikoplazan, Gabiltza eta Napar Bideak elkarteekin. Munduko zaporeak Goikoplazan. Atzerritar jatorriko andoaindarrek beren lurraldeetako zizka-mizkak eskainiko dituzte. Euriarekin, Ondarreta Herri Eskolako patioan.

11:00 Meza Nagusia San Martin parrokian, Alberto Agirre abesbatzak abestua.

11:30-14:00 Artisautza azokako tailerra: larruzko giltzatakoak eta pultserak. 8 urtetik gorakoentzat. Txikienek heldu baten laguntza beharko dute.

12:00 Axeri Dantza, Goikoplazan.

14:30 Axeri Dantza taldearen bazkari herrikoi irekia dantzaren 25-50 urteurrena ospatzeko. La Salle Berrozpe ikastetxeko jolastokian. Bazkal ostean Alaitz Roteta, Gorka Valdes eta Hekthor Folk musikariek girotuta.

17:00-20:00 Artisautza eta janari azoka, Goikoplazan. Munduko zaporeak. Euriarekin Ondarreta Herri Eskolako patioan.

18:00 Herri Kirolak Goikoplazako frontoian.

  • Aizkoran eta korrika: Arkaitz Etxebeste (2024ko binakako Urrezko Aizkorako txapelduna) eta Ugaitz Mugerza (2024ko Euskal Duatloi txapelduna).
  • Aizkoran enbor bat mozten: Iker Vicente (2024ko Euskal Herriko txapelduna) eta Julen Alberdi “Txikia IV” (2024ko Gipuzkoako txapelduna).
  • Harri jasotzen, harri desberdinekin: Maddi Gesalaga (2024ko harrijasotzaile gazteen txapelduna), Ainitze Zumeta (2024ko Euskal Herriko txapelduna), Estefi Etxebeste, Paulo Azpiazu (2024ko Euskal Herriko harri txikien txapelduna).
  • Aizkoran, bikoteko lehian, 10 enbor bakoitzeko: Iker Vicente eta Arkaitz Etxebeste.
    Julen Alberdi eta Ugaitz Mugerza, Euriarekin, Ondarreta Herri Eskolako patioan.

19:00 Kitadelpare txaranga.

19:30 Bertso jaialdia Goikoplazan. Miren Amuriza, Aitor Mendiluze, Aner Peritz, Saioa Alkaiza, Joanes Illarregi eta Jone Uria.
Gai-jartzailea: Unai Ormaetxea Jauregi. Euriarekin, Basteron.

21:00-23:00 Erromeri taldea Nafarroa plazan: Trikidantz.

22:30 Zezensuzkoa, Goikoplazan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!