Palestinaren aldeko taloak, festetan

Aiurri 2025ko eka. 19a, 06:00

Palestinako herriarekin elkartasuna agerian geratuko da aurtengo San Juan jaietan. Igande arratsaldean talogileek postua jarriko dute Goikoplazan, 17:00tan hasita.

Gondibapena luzatu du antolakuntzan aritu den herritar taldeak: "Anima zaitezte, eros itzazue gazatarren aldeko taloak!". Bestalde, Andoain-Palestina taldeak eskerrak eman nahi dizkie andoaindarrei Palestinaren alde Elkartasun Egunean erakutsitako "sentsibilitate bereziagatik".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!