Udako sasoiari ongietorria eman diote Mizpiradin

Aiurri 2025ko eka. 20a, 16:50

Uda honetan sagastien panoramika zoragarria duen terraza ireki du Mizpiradik, eta bertan eskaintzen ditu otorduak karta berezi batekin. Etxe inguruan dituen 3 hektareatan bertako sagarraren landaketan buru-belarri ari dira lanean.

Euskal Sagardoa eta eskaintza berria uztartzeko ahalegin betean da Gipuzkoako Sagardogileen Elkartea. Bart arratsaldean sektoreko eta Mizpiradiko hainbat lagun eta bezerok uda garaiari ongi etorria eman diote Mizpiradin antolatu zuten dastaketa berezian.

Nola egin erreserba Mizpiradin? Hainbat aukera dituzue Mizpiradi sagardotegiaz gozatzeko: bisitaldi gidatua eginez edo otorduaz gozatuz. Eta, nola ez, sagardoa etxean jasotzeko aukera dago.

Mizpiradi Sagardotegia

Leizotz aldeko Andoain herrian dago kokatuta, Adarra mendiaren magalean. Sagastiez inguratutako harrizko baserria da Mizpiradi, sagardogintzari lotuta dagoen tradizio luzeko Arruabarrena familiarena. Egun, Ion Mikel da sagardogintzaren eta sagardotegiaren ardura daramana. Urte osoko eskaintza du Mizpiradik. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!