Euriak galerazten ez badu, Iturzaeta Memorialeko palako finalak jokatuko dira gaur

aiurri 2025ko eka. 22a, 08:20

Iturzaeta memorialeko pala lehiaketen finalak jokatu dira Sorabillako frontoian arratsaldean. Hiru txapleketetan, honako bikoteek neurtuko dituzte indarrak: Herrikoia, Goiburu-Ibai/Sergio-Amonda. ⁠Neskak, Edurne-Amaia-Aitziber-Irati. ⁠Irekia, Loidi I-II-Irisarri Arberas. 18:00etatik Aurrera jokatuko dituzte.

Nolanahi ere, antolatzaileek gogorarazi dutenez, azken unean, 16:00etan erabakiko dute jokatu ala ez. Izan ere, bi arrazoik eragin die kolokan jartzea finalak gauzatzea. Batetik, duda-mudako eguraldia, eta bestetik, junior mailako Gipuzkoako Txirrindularitza Itzuliaren 2. etaparen zirkuituak Sorabilla behin baino gehiagotan zeharkatuko duela.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!