Gipuzkoako Foru Aldundiak bat egin du Andoaingo Udalak plazaratu duen gaitzespen adierazpenarekin

Aiurri 2025ko eka. 24a, 06:45

Udal ordezkaritza zabalarekin batera, Nerea Isasi Gipuzkoako Foru Aldundiko Berdintasun zuzendaria Goikoplazako elkarretaratzean izan zen.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren adierazpena

Donostia, 2025eko ekainak 23.

Gipuzkoako Foru Aldundiak, adierazpen instituzional honen bidez, Andoainen gertatutako eraso matxistaren aurrean gaitzespenik irmoena adierazi nahi du. Era berean, foru erakundeak gertutasuna eta elkartasuna adierazi dio biktimari, baita haren senideei eta gertuko pertsonei ere.

Gipuzkoako Emakumeen aurkako Indarkeriari Aurre Egiteko Protokolo Instituzionalaren arabera, Aldundiak bat egin du Andoaingo Udalak plazaratu duen gaitzespen adierazpenarekin.

Horrelako gertakarien jatorria gizonen eta emakumeen arteko berdintasun falta da, emakumeak mendean eta kontrolpean izan nahi dituzten jarrera eta ideia matxistetan, hain zuzen. Horregatik guztiagatik, beste behin ere, berdintasunaren aldarrikapenean jartzen dugu azpimarra.  Emakumeen eta gizonen berdintasuna errespetatzea, bai eta duintasuna, sexu-askatasuna eta pertsonaren osotasun fisikoa ere, eskubide bortxaezinak dira; eskubide horien aurka egiten duten jokabideek ez dute lekurik gure gizartean.  Emakume guztiek dute aisialdiaz eta gizarte-harremanez askatasun osoz gozatzeko esku-bidea, eta, horregatik, berriz ere adierazi nahi dugu indarkeria sexistarik gabeko kaleak, auzoak, udalerriak eta hiriak nahi ditugula.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!