Juantxo Lopez de Munain Ansa zendu da

Aiurri 2025ko eka. 29a, 22:28

2014ra arte San Esteban erretegiko arduraduna izan zen Mari Karmen Txapartegi emaztearekin batera. Ostalaritzan egindako ibilbide oparoari esker, aski ezaguna zen Andoainen eta inguruko herrietan. Erretiroa hartuta bazegoen ere, gizarte bizitzan parte hartu zuen. 

Juantxo Lopez de Munain San Esteban auzoko bizilaguna gaur zendu da, 76 urte zituela. Mari Karmen Txapartegirekin ezkonduta, lau seme-alaben guraso dira: Jon, Estebe, Miren eta Maitane. Astelehenean 10:00etik 13:00era eta 15:00etik 17:00era Errekaldeko beilategian izango da haren gorpua. Eta bihar bertan ere egingo dute haren aldeko hileta-elizkizuna, 19:30etan hasita, Santa Krutz elizan.

Aski ezagunak dira Juantxo eta bere familia Andoainen.

Auzoan, jaietan eta herri-kiroletan murgilduta

2016an, San Esteban erretegia itxita zegoela, etxearen atarian dantzan ari da Juantxo. Etxekoak eta auzokideak ditu inguruan.

2018an, auzokideekin batera, auzoen arteko sega desafioan.

2022an, Etxeberrietako belazeetan, auzoen arteko herri-kirol desafioan.

2022ko Kaletxikiko jaietan, aizkora zorrozten.

41 urtez erretegian lanean

2014ko udazkenean 41 urteko ibilbideari amaiera eman zioten San Esteban erretegiari. Sasoi hartan Aiurrik elkarrizketatu zuen senar-emaztea, eta albistea behekaldean atxikituta dago. Erretegiko azken eguneko hainbat argazki, jarraian.

2014ko urriaren hasieran itxi zuten jatetxea.

Auzotarrekin egin zuten despedida.

Pozarren zeuden itxiera iritsi zen egunean.

Lehen korporazioko kidea izan zen

Ezkerrean, lehena, Juantxo Lopez de Munain. Alboan du Erramun Ansa. Argazkia: ©Trutxuelo, Udal Artxiboa.

1979ko Udal hauteskundeak Franco osteko lehenak izan ziren eta Juantxo Lopez de Munain EAJ-PNVko eleduna izan zen. Argazkian, ezkerrean hasita lehena da. Haren alboan dago Erramun Ansa, hauteskundeak alde handiz irabazi zituen jeltzaleen hautagaia. 8 zinegotzi lortu zituzten baina ezkerreko alderdien arteko hitzarmenari esker –tartean, PSE, Euskadiko Ezkerra eta EMK–, oposizioan geratu ziren jeltzaleak Joxean Perez Gabarain (Euskadiko Ezkerra) izan zen alkatea.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!