Leitzaran bailaran kokatzen da "Memoriaren ibaia" komiki-liburua

Aiurri 2025ko uzt. 8a, 07:00

Ipuingiro zikloaren edizio berrian aurkezpena egingo dute Juan Luis Zabala idazleak eta Mattin komikilariak.

Memoriaren ibaia

Uztailak 8. 19:30, Plazaola kalea.

Mattin komikilaria eta Juan Luis Zabala idazlea dira egileak. Honatx, sinopsia: Feminismoan eta ekologian, injustiziaren aurka eta gizarte bidezko eta bizigarriago baten alde borrokatu dira Eider eta Harkaitz. Ez dute damurik, ez diote ekologista eta feminista izateari utzi, baina militantziaren alde ilunaz ere jabetu dira gaztaroko urteetan aurrera egin ahala. Horretaz hasi dira solasean Andoaindik abiatuta Leitzarango bailaran zehar bizikletan egiten ari diren txangoan, jakin gabe Leitzan kontu horiekin zerikusia duen ezusteko latza jasoko dutela.

Oharra: Euria ari badu, Urigainen egingo dute saioa

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!