2025/07/19 11:00 - 18:30

Ikastaroa

Urdina agerian, zianotipia tailerra

Urdina agerian, zianotipia tailerra
Urigain Etxea, Andoain

URDINA AGERIAN — Zianotipia tailerra
@maddi.trutxu diseinatzaile grafiko eta argazkilariaren eskutik, XIX. mendean sortutako argazki-inpresio tekniketan zaharrenetariko batean murgilduko gara: zianotipian.


💙Zianotipia positibo-negatibo bidezko irudi urdin biziak sortzen dituen inpresio teknika da, objektuak zuzenean paperaren gainean jarriz edo negatiboekin kontaktuan inprimatuz.
Maddi Trutxuelok, argazkilaritzarekiko grina aitarengandik jaso zuen, eta 2017tik zianotipia arte-modu gisa lantzen du. Bere lanetan, argazkilaritza eta zianotipia uztartzen ditu ikuspegi pertsonal eta sortzaile batez.
🌿 Anna Atkins (1799-1871) botanikari eta argazkilari aitzindariaren lanetan bezala, landareak, objektuak eta irudiak erabiliko ditugu gure sortze-prozesuan.


🗓 Uztailaren 19a, 2025
⏰ 11:00–14:00 eta 16:30–18:30
📍 Urigain Etxea, Andoain
💶 Prezioa: 5 €
📌 Plaza mugatuak
✍️ Izen-ematea: Idatzi trentxiki.ae@gmail.com helbidera eta bidali zure datu pertsonalak. Tailerrerako argazkia uztailaren 16a baino lehen bidali behar da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!