Irabazi Arte telesaileko eszenak grabatu dituzte Gaztelutxo tabernan

Aiurri 2025ko uzt. 8a, 18:51

Atzo goizeko lehen orduan Gaztelutxo tabernaren itxura erabat aldatu zen: leihoak beltzez estali eta kameraz eta zinema grabazioetako gailu ugarirekin bete zituzten taberna eta kanpoaldea.

Arratsaldeko 17:00ak aldera lanak amaitzen aritu ziren eta, Aiurrik jakin ahal izan duenez, Irabazi Arte telesaileko eszenak grabatu zituzten. Irabazi arte telesaila EITBn ikus daitekeen telesaila da, gazteentzako bereziki egina. Trama gazte-talde baten inguruan garatzen da, euren bizipen pertsonalak eta futbola ardatz hartuta. Sua Enparantza, Jose Ramon Soroiz, Iker Galartza eta hainbat aktore ezagun dira telesaileko protagonistak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!