16 urtekoen multzoan, Euskaldunak Coutras taldearen aurka jokatu du Ubitarte zelaian. Euskaldunako kideak Oierren izenean zelairatu dira eta hari eskaini dizkiote golak eta garaipena. Taldekideetako baten anaia da, gaixorik dagoena, eta talde osoak keinu eder hori izan du gaztetxoarekin. Hunkigarria izan da.