Antolakuntzak zabaldutako kronikaren arabra, “lehen partida ikaragarri gogorra eta lehiatua izan da, azken txanpan erabaki behar izan dena. Zabaleta-Mendizabalek hasieratik hartu dute aurrea, baina erdi aldera Arrizabalagak eta Bergarak markagailua orekatu ez ezik, pare bat tantotan aurrea ere hartu dute. Azken txanpan, aldiz, Zabaleta-Mendizabal berriz ere nagusitu dira. Garaileei txapelketa hasieratik jarri zitzaien faboritoaren txartela eta gaur ere horren zergatia erakutsi dute kantxan.
Hori bai, gaurkoan lana beltz egin behar izan dute garaipena eskuratzeko. Partida ederra suertatu da binakakoa aurrean oso nahasia, bi aurrelariak nor baino nor aritu dira, tanto ederrak eskainiz eta aldeak bereziki atzean egon dira, batez ere azken txanpan, Nora Mendizabalek hobeto eutsi diolako partidari. Arrate Bergarak gaurkoan maila askoz hobea erakutsi du, baina azken aldera lehia luze egin zaio. Hala ere, pilotazaleek asko gozatu dute partidarekin”.
Plazandreak 2025
1. jardunaldia: Zabaleta-Mendizabal 22-14 Arraiza-Capellan
2. jardunaldia: Arrizabalaga-Bergara 18-22 Zabaleta-Mendizabal