Eskuz binakako txapelketako finalak igande arratsaldean jokatuko dira, Goiburun

Aiurri 2025ko uzt. 12a, 11:17

Goiburuko piloitalekuan, bihar igandearekin, arratsaldeko 19:30etik aurrera jokatuko dira XIX. Eskuz Binakako Pilota Txapelketako finalak txapelketako-finalak, Gaztetxeak antolatuta. 

Lontxo Santa Cruz-Jon Jauregi eta Beñat Salbador-Iñaki Lopez de Munain bikoteek jokatuko finala. Aurretik, 3. eta 4. posturako lehian, Julen Loidi-Ion Beloki eta Jurgi Mujika eta Oier Belaunzaran bikoteak ariko dira.

Ostegunean jokatu ziren finalerdietan Loidik mina hartu zuen, eta hortaz, ordezkoren batek osatuko du bikotea Belokirekin, igandean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!