"Itxita, lapurretagatik"

Aiurri 2025ko uzt. 14a, 12:09

Kale Nagusiko Santa Krutz fruta-dendak ez ohiko itxura du gaur goizean: Itxita dago. Eta arrazoia erakusleihoan bertan jarritako afitxan ageri da: "Itxita, lapurretagatik". Arratsaldean zabalduko dute berriro.

Erakusleiho bateko gaikaldeko kristala hautsita sartu direla dirudi. Arduradunek arratsaldeko 17:00tan zabalduko dutela iragarri dute.

Ez ohiko itxura du, gaurkoan, frutadendak.

Erakusleihoaren gaikaldea txikituta ageri da.

Oharra jarri dute frutadendako ate nagusian.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!