Gaur eta bihar, jarraipena izango du kale antzerkiarekin lotutako programazioak.
Hain zuzen, gaur, larunbatarekin, La Pez antzerki konpainiak "Plaza" antzezlana plazaratuko du, Goikoplazan, 22:00etatik aurrera.
Bihar, larunbatarekin, berriz, Markeliñe antzerki konpainiaren txanda izango da, "Andante" antzezlanarekin. 12:30etik aurrera, ikuskizun ibiltaria egingo du, honako ibilbidea eginez: Zumea kalea, Kale Nagusia, eta, Plaza Morea. Bost geldialdi egingo ditu, guztira, bidean.