Gozatua hartu zuten Aidurü taldearekin Kale Nagusian bildu ziren musika zaleek

aiurri 2025ko uzt. 21a, 08:43

Herriko lau musikarik sortu berri duten Aidurü taldeak benetan aiduru jarri du musika zale ugari azken aldian, eta larunbateko emanaldia ikusita, ez diela hutsik egin esan daiteke; izan ere, gozatzeko moduko kontzertua eman baitzuen, Euskal Herriko eta nazioarteko doinuen bertsio ezagunen eskutik. Argazki-sorta eta zenbait abesti, bideoz ikusgai:

Iñaki Gozalo "Wentxi"k (bateria), Esti Mujikak (teklatua), Jon Huizik (baxua), Larraitz Arriolak (ahotsa) eta Axi Aranburuk (gitarra) osatzen dute Aidurü, eta Mikel Laboa, Anari, Ines Osinaga, Gorka Urbizu, Ben E. King, Su ta Gar, Itoiz, M-ak eta beste zenbaiten bertsioekin osatu zuen kontzertua Kale Nagusian larunbatean, Txindoki tabernak antolatuta.

 

Parrillada, kontzertuaren ostean

Entsalada eta entrekula patatekin osatutako afariaz gozatzeko aukera eduki zuten kontzertuaren ostean Txindoki tabernan geratu ziren musika zaleek. Horretarako, parrillan zein zerbitzua lanetan jo ta su aritu ziren Xabier Iraola Asteasuko harakina eta bere laguntzaileak (Joseba Arabaolaza, Joxe Amaro eta Marta Tejero).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!