Finala zuzenean ikusteko aukera izango da, Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzaren facebook kontutik.
Andoaingo ordezkariek denboraldi bikaina egin dute Herriarteko txapelketan, eta kanporaketa guztietan erakutsi duten sasoi bikain horri eusteko itxaropenarekin doaz Gasteizeko finalera. Jarraitzaile ugari izango dute harmailetan, animoak emateko.
2016ko finala
Orain arte, Andoainek behin jokatu izan du Euskal Herriko finala, 2016an Gasteizen aurka, hain zuzen. Galdu egin zuen txanda hartan. Ea oraingoan txapelarekin itzultzen diren herrira.
Gasteizko finala iragartzen duen kartela: