Euskal Herriko txapeldun, estrainekoz, Andoaingo pala taldea

Aiurri 2025ko uzt. 26a, 14:23

Eguerdian, Gasteizko Lakuako pilotalekuan, Euskal Herriko Herriarteko pala motza eta paletako finala jokatu da eta Andoain herriak historia egin du: lehen aldiz gailendu da.

Andoain 2-0 Bakio

Larruzko paleta: Andoain 35-16 Bakio

Iñaki Lopez de Muniain-Aritz Rekalde

Pala motza: Andoain 40-29 Bakio

Ibon Altuna-Koldo Ponce

Historia egin dute

Urteak daramatza Andoain Euskal Herriko onenen artean baina gaurkoa du lehen txapela. Bederatzi urte atzera eginez, azpitxapeldunak izan ziren. Aurten, ordea, andoaindarrak nagusitu dira.

Ospakizuna, etxekoekin batera

Txapela lortu berritan, ospakizuna egiten ari dria Gasteizen bertan.

Txapeldunak, klubeko arduradunekin eta Andoaindik joandakoekin.

Bazkaria egiten ari dira Gasteizen.

 

Argazkiak: Mateo Ponce.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!