Joan den larunbatean, Gasteizen, Bakioren (Bizkaia) aurka jokatutako finalean nagusitu ziren Iñaki Lopez de Muniain, Aritz Rekalde, Ibon Altuna, Koldo Ponce, Ibai Iradi eta Xabier Alkorta pilotariei eta Mateo Ponce prestatzaileari egin diete aitortza, udaletxean.
Andoaingo herria ordezkatzen duten pala jokalariek urteak daramatzate Euskal Herriko elitean; behin iritsi ziren finalera, 2016an, eta azpitxapeldun geratu ziren orduan.
Gipuzkoako Herriarteko txapelketa, berriz, 15 alditan jokatu izan dute, eta horietatik zortziretan jantzi izan dute txapela.
Trebezia handiko pilotari gazteek eta ez hain gazteek osatzen dute Andoaingo taldea egun, eta ziurrenik, final gehiagotara iristeko merituak egingo dituzte datozen urtetan.