Berdindu egin dute Sorabilla eta Goiburu taldeek, desafioan

aiurri 2025ko abu. 2a, 21:45

Ikuskizun polita egin dute Sorabilla eta Goiburuko taldeek pilotalekuan jokatu duten desafioan, arratsaldean. Ikusleen txaloen pean, zortzi jokotan aritu dira norgehiagoka, eta azkenean, berdinketarekin amaitu dute. Abuztuaren azken asteburuan ospatuko diren Sorabillako jaietan erabaki beharko dute irabazlea. Argazki-galeria eta bideoa (behean), ikusgai:

Zortzi jokotan neurtu dituzte indarrak, bateko eta besteko gazteek. Hona bakoitzaren gaineko azalpen laburra:

1.- Globo leherketa. Partaide guztiek orkatilan globo bat lotzen dute, eta besteena zapaldu eta lehertzea da helburua.

2.- Lokotxak.

3.- Kixkilla edo sagar-biltzea. Sagardoa egiteko 50na sagar hiru aldiz ea nork lehenago bildu saskian.

4.- Gurpila. Parte-hartzaile bat gurpilean eserita eta beste bi taldekide, tiraka. Egin beharrekoak: hiru luze. Luze bakoitzean eserita doana aldatzen joan behar dute.

5.- Kaxa karrera. Bi kaxekin oinak lurrean jarri gabe, ea nor heltzen den lehena.

6.- Salto lasterketa. Boing-boing baloi jauzilariarekin luze bat egin, eta ur botila bota behar dute.

7.- Patata bultzatzea. Gerrian media bat lotzen dute, eta berarekin joaz, patata eraman behar dute ibilbidearen amaierara.

8.- Mozkor karrera eta punteria. Mozkor karrera egin behar dute, erratz makila dutela lurrari begira hamar itzuli eman, eta ondoren ea nork botatzen dituen lata gehien.

Erlazionatuak

"Desapiyua"ren hainbat une

Aiurri abu 03, 07:00 Andoain

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!