Festa-giro ederra jarri zuen Zuttik elektrotxarangak

aiurri 2025ko abu. 3a, 09:29

Sorabilla eta Goiburuko taldeen arteko desafioa amaitu ostean ekin zion Zuttik elektrotxarangak musika jotzeari, eta giro ezin bikainagoa piztu zuen plazan. Egia esanda, jendetza ibili zen Goiburuko plazan, arratsalde osoan. Argazki-sorta eta bideoa (behean), ikusgai:

Artisauak postuekin

Bestalde, plazan tokia hartu zuten zenbait artisauek; hala nola, joskintzako hiru markek, @r_belde (Amaiur Etxebarria), @near.baten (Nerea Gurrutxaga), eta @luar.mimozeginak (Lurdes Arruti), eta Brew and Roll artisautzazko garagardoa (Iker Etxebeste).

@r_belde (Amaiur Etxebarria)

 

@near.baten (Nerea Gurrutxaga) eta @luar.mimozeginak (Lurdes Arruti)

 

Iker Etxebeste (Brew and Roll artisautzazko garagardoa) eta laguntzaileak

 

Aipatzekoa ere bada, gaztetxo kuadrilla batek egunotan jarri duen mahaia, eskuz beraiek egindako bitxiekin eta binilozko disko zaharrez josita.

 

SEGA Jai Batzordeko zenbait kide, txosnan, lanean. Egundoko San Esteban jaiak antolatu dituzte aurtengoan ere. Bejondeiela!!

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!