Gasolindegi berria, Sorabillan

Aiurri 2025ko abu. 6a, 08:49

N1 errepidearen alboan, industrigunean eraikitzeke zegoen orubean eraiki dute gasolindegi berria. Uztailaren 17az geroztik zabalik dago Euskadi Low Cost izenarekin: 24 orduz zabalik dago eta jendaurreko arreta zerbitzua eskaintzen dute goizeko 08:00etatik gaueko 21:00ak arte.

Gasolindegia ireki duen enpresa Euskadi Low Cost izenekoa da eta EAE osoan ari dira lanean. Andoaingoa, zehazki, ireki duten hamargarrena da. Honatx Euskadi Low Cost ekimenaren aurkezpen-txartela: "Gure erronka handiena, erregaien kostuak txikiagotu ahal izateko formularik onena aurkitzea da, gure bezeroei transmititu ahal izateko. Gure gasolindegien kokapena, komunikabide handietarako sarbide bikainak dituzten industrialdeetako sarreraren hurbilekoa izango da beti. Kokapen-mota honen abantaila, turismo, partikular, autonomo eta enpresa logistiko guztientzako sarbide erraza izatea da".

Sorabilla auzoan dago gasolindegi berria.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!