Irati Arangurenek urrats berria eman du profesional mailako bidean

Aiurri 2025ko abu. 6a, 08:00

Artxiboko irudia.

Andoaingo Txirrindulari Eskolako Irati Aranguren txirrindularia UCI Women’s Pro Team mailako LABORAL Kutxa Team taldean ariko da. Hasiera batean, stagiaire edo proba modura.

Abuztuan hasita, profesional mailako taldeek txirrindulari kimu berriak probatzaile rolean aritzeko fitxaketak egin ditzakete. Harrobitik datozenei lehen aukera ematen zaie eta, bide batez, maila berrira egokitzeko urratsa izan ohi da.

Irati Arangurenek beheko mailatan kalitate bikaina erakutsi du egun bakarreko nahiz hainbat eguneko itzulitan. Emakunezkoetan Laboral Kutxak emango dio profesionalen artean aritzeko aukera.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!