Konponketa lana bi ataletan egiten ari dira. Hasiera batean, Donostiaranzko eskuinaldeko erreian egin dituzte konponketa lanak. Datozen egunotan, beste norabidean jarraituko dute. Hots, Zubiaren beste aldean, Saparen alde horretan.
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAREN OHARRA
Andoainen N-I errepidean, Bazkardon, 447,424 k.p.an kokaturiko oinezkoentzako metalezko pasabidea konpontzeko obrak direla eta datozen egunetan, Gasteizeko noranzkoan, 448,770 eta 447,274 k.p-en artean lanek trafikoan eragina izango dute gauez.
Lan horiek abuztuaren 10tik abuztuaren 17ra bitartean egingo dira, gaueko ordutegian, 22:00etatik 06:00etara, eta Gasteiz noranzkoan eskuineko erreian izango dute eragina, itxita egongo baita. Ez zaio eragingo A-15 (159 k.p.an) eta N-I errepideen arteko konexioari.