Andoain Solidario elkarteko kideek Irungo eta Lasarte-Oriako elkarte solidarioekin elkarlanean jardun dute horretarako. Azkar batean antolatu behar izan dute ekimena eta produktuen bilketa, lehenbailehen behar baitzituzten suteek kaltetutako lurraldetako herritarrek.
Jasotako guztia, Irunera eraman dute; han, kamioi batean zamatu eta Galiziara bidali dute.
Honako produktuak jaso dituzte bereziki: babeserako betaurrekoak, eskularru ignifugoak, batefuegoak, babeserako pantailadun kaskoak, FPP3 musukoak, EPISak, kopeta-argiak, serum fisiologikoak, Betadine, gasak, babes-kremak (50 mailakoak), begietako tantak, erredurentzako kremak, ura, barra-energetikoak eta fruitu lehorrak.
Material guzti hori biltzeko, berriz, honako janari-denda, farmazia eta enpresekin jardun dute Andoain Solidario elkarteko kideek: Aliprox (Eroski-Ondarreta), Eroski (Zumea) eta Super Amara janari-dendak, Zatarain, Angel Maria Diaz Fernandez eta Elena Monfort farmaziak, Suministros Aguado enpresa, eta, FullGas Sport denda.
Irundik Galiziara egunotan abiatu den kamioia, irteteko unean: